‘Madame Butterfly’ opera, bihar Zelai Arizti aretoan
Bihar (osteguna), 20:15ean, Madame Butterfly opera emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, zuzenean Londreseko Royal Opera House aretotik. Emanaldiak 165 minutuko iraupena du eta atsedenaldi bat egongo da. Sarrerak 12
Bihar (osteguna), 20:15ean, Madame Butterfly opera emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, zuzenean Londreseko Royal Opera House aretotik. Emanaldiak 165 minutuko iraupena du eta atsedenaldi bat egongo da. Sarrerak 12 eurotan jarriko dituzte salgai. Pucciniren opera hau munduko ezagunenetako bat da. Baldintzarik gabeko maitasuna eta Amerikako Estatu Batuetako eta Japoniako kulturen arteko ezberdintasunak dira lan honen ardatzak.