La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleek QR kodeak jarri dituzte zuhaitzetan
La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleek QR kodeak jarri dituzte Zelai Arizti parkeko zuhaitzetan eta udaletxe atzeko sekuoian, herritarrek udalerrian dauden zuhaitz mota ezberdinen inguruko informazioa eskura izan dezaten. Zazpi zuhaitz motari
La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleek QR kodeak jarri dituzte Zelai Arizti parkeko zuhaitzetan eta udaletxe atzeko sekuoian, herritarrek udalerrian dauden zuhaitz mota ezberdinen inguruko informazioa eskura izan dezaten. Zazpi zuhaitz motari buruzko informazioa bildu dute eta udalari proposamen bat egin diote: jasotako informazioa formatu gehiagotan eskaintzea. Egitasmo hau Irakaskuntzako Testuinguru Berria metodologiaren baitan landu dute. Metodologia honen arabera, irakasleen rola ikasleak orientatzea da, esperientziatik, ekintzailetasunetik eta talde lanetik abiatuta.