Mikel Altzelai (Legazpi, 1981) legazpiarrak hartu du Kepa Urtzelairen tokia EH Bilduko udal taldean. Zinegotzi lanak beteko ditu agintaldi honetan, aurretik ere badu eskarmentua, izan ere Sotero Plazaola alkate izan zen garaian berekin lanean aritu zen Alzelai udal gobernuan (2007-2011).
EH Bilduren zerrendetan udal hauteskundeetara aurkeztu zela, eta Urtzelaik kargua utzi zuenean zinegotzi lanetan hasteko eskatuta, baiezkoa eman zuen Altzelaik, “oposizioan egonda ez da udal gobernuan egonda bezainbesteko lana eta animatu egin naiz, norbaitek egin behar du, ezta?”. Atzoko osoko bilkuran parte hartu zuen Alzelaik.