Peatonalizazioaren inguruko parte hartze prozesuaren emaitzak aurkeztu dituzte
Zumarragako Udalak Soraluze eta Legazpi kaleak eta Euskadi plaza oinezkoentzat egokitu behar ditu eta parte hartze prozesua egin du, Elhuyar aholkularitzarekin. Kalean galdeketak egin ditu eta auzotarrekin bilerak egin dira.
Zumarragako Udalak Soraluze eta Legazpi kaleak eta Euskadi plaza oinezkoentzat egokitu behar ditu eta parte hartze prozesua egin du, Elhuyar aholkularitzarekin. Kalean galdeketak egin ditu eta auzotarrekin bilerak egin dira. Galdetegiak 104 lagunek erantzun dituzte eta bileretan 42 bizilagunek parte hartu dute: lehen bileran 14 merkatari eta ostalarik, bigarrenenean 17 bizilagunek eta saio bateratuan 26 pertsonek.
Proposamen asko jaso dira. Asko aparkalekuekin lotuak dira: aparkaleku berriak egitea (Euskadi plaza azpian, trenbidea estalita, Txurrukan, Galeparra ingurua txukunduta…), egoiliarrentza aparkalekuak aurreikustea, baserritarrentzako tarifa bereziak, TAO jartzea, 10-30 minutuko aparkalekuak, alokairuzko garajeak, Zelai Ariztiko aparkalekutik Iparragirre hiribidera irteten uztea…
Bizikletei dagokionez, oinezkoen gunean bidegorria jartzea eta plazan bizikletak alokatzeko gunea jartzea proposatu dute. Plaza hobetzeko, estatuaren ingurua hobetzea, kioskoa berreskuratzea eta plaza biziberritzea proposatu dute.
Udalak proposamen batzuk aintzat hartuko ditu: aparkaleku berriak egingo ditu, herriguneko bizilagun eta merkatarientzako aparkalekuak gordeko ditu, mugikortasun arazoak dituztenentzat aparkaleku bereziak egingo ditu, dendetako bezeroek hobariak izango dituzte Zelai Arizti parkinean, aparkatzeko sistema hobetuko du (merketu, lehen orduak doan…), 10-30 minutu aparkatzen utziko du, Zelai Arizti aparkalekuan kontaketa sistema jarriko du jendeak aparkaleku libreak dauden jakin dezan, plazan bizikletentzako aparkalekua jarriko du, Zelai Arizti aparkalekutik goialdera jo ahal izango da egun berezietan, zamalanak goizean eta arratsaldean egin ahal izango dira, plazako estatuaren ingurua egokituko du eta plaza biziberritzen saiatuko da.