Bakailao kokotxak pistoarekin
PistoaLehenik, tipulina, kuiatxoa, piper berdea eta piper gorria laukitxotan ebaki eta kazuela batean olio pixka batekin goxatu, pistoa egiteko. Su motelean eduki behar da barazkiak ondo bigundu arte, eta ahal bada pixka bat karamelizatzea komeni da.Ko...
Lehenik, tipulina, kuiatxoa, piper berdea eta piper gorria laukitxotan ebaki eta kazuela batean olio pixka batekin goxatu, pistoa egiteko. Su motelean eduki behar da barazkiak ondo bigundu arte, eta ahal bada pixka bat karamelizatzea komeni da.
Kokotxak
Beste aldetik, baratxuri ale pare bat ondo xehatu eta zartagin batean nahikoa oliorekin egiten jarri. Baratxuriak kolore pixka bat hartutakoan, kokotxak gehitu, su motelean eduki egiten, ez dute denbora asko behar. Azkenik, pil-pil saltsa egiten da zartaginari birak emanez.
Aurkezpena
Aurkezteko garaian, platerean kokotxak jarri behar dira eta gainetik pistoarekin estali.
Laguntzeko garaian ere hainbat aukera daude, txangurroarekin, muskuiluekin, onddoekin… bakoitzak bere gustura buka dezake platera.