Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, Gipuzkoan Eginak ikus-entzunezko sailaren bigarren atala aurkeztu dute Legazpiko Txillida Lantokian. Aurkezpena atzo egin zuten eta bertan izan zen Ekonomia Sustapena, Landa Garapena eta Lurralde Oreka diputatu Ainhoa Aipurua. Izan ere, bere sailak bultzatutako ekimena da. Hain zuzen, industria-ondarearen eta haren etorkizuneko erronken zabalkundea egitea helburu duen proiektua da. Legazpiri buruzko ikus-entzunezkoan bertako industria-ehunaren iragana, oraina eta geroa ezagutzera eman nahi zituzten.