Aritz Egeak Reventon Trail lasterketa irabazi du
Aritz Egea korrikalari urretxuarrak Kanariar Uharteetako Reventon Trail mendi lasterketa irabazi zuen igandean. Lasterketa honek 45,7 kilometroko luzera eta 2.457 metroko desnibela du. Egeak hasieratik alde egin zuen eta 12
Aritz Egea korrikalari urretxuarrak Kanariar Uharteetako Reventon Trail mendi lasterketa irabazi zuen igandean. Lasterketa honek 45,7 kilometroko luzera eta 2.457 metroko desnibela du. Egeak hasieratik alde egin zuen eta 12 minutu baino gehiago atera zizkion Miguel Herasi. Korrikalari hau Roberto Heras txirrindulariaren anaia da. Hirugarrena Cristofer Clemente frantziarra izan zen.
Urretxuarrak dagoeneko lau proba irabazi ditu aurten: Garingoa, Jurramendikoa eta Laudioko Mugagabe Trail. Bere erronka nagusia Zegama-Aizkorri da eta sasoian dagoela erakutsi du. Reventon Trail proban bera izan zen lau ordutik jaitsi zen bakarra.