Euskal Herriko 57. Txirrindulari Itzuliak tarte labur batean zeharkatu ditu gaur Goierriko errepideak. Gaur Gasteiztik Donostiara arteko etapa jokatzen ari da (160,5 km), eta 14:30ak aldera Udanatik barrena sartu ondoren, Mandubiako gainean agurtu du 15:15 inguruan. Jende mordoxka bat inguratu da Mandubiara txirrindularien pasaera ikustera.
Ihesean dabilen bederatzi laguneko taldea izan da lehena Mandubiako gaina hartzen: Nibali, Howes, Capecchi, De Marchi, Rossetto, Montaguti, Fuglsang, Pardilla eta Courteille. Tropel nagusia 3:35era pasatu da, Sky eta Movistar taldeak buru zirela. Donostian amaituko da etapa, 17:30ak aldera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.