Ion Izagirre Euskal Herriko Itzuliko podiumean
Ion Izagirre txirrindulari ormaiztegiarra (Barhain-Merida) hirugarren postuan sailkatu da Euskal Herriko 57. Itzuliko sailkapen nagusian, orain bi urteko postu berbera errepikatuz. Erlojupeko ona egin du Izagirre anaietan txikienak, eta hirugarren bukatu du etapan, Primoz Roglic eta Alejandro Valverderen atzetik. Luxuzko podiuma du Itzuliak: Alejandro Valverdek aurrenekoz irabazi du Itzulia, Alberto Contador izan da bigarrena –lau aldiz irabazia da– eta Izagirre hirugarren –alaba txikia besoetan duela igo da podiumera–.
Izagirre gustura geratu da egindako erlojupekoarekin, eta astebeteko itzulietan espezialista onenetakoa dela erakutsi du beste behin. Romandiako Itzulia du hurrengo erronka. Iaz aitzin-etapa irabazi zuen.
EIBAR-EIBAR etapa (erlujupekoa 27,7 km)
- Primoz Roglic: 35′ 58″
- Alejandro Valverde: 9 segundora
- Ion Izagirre: 15 segundora
- Alejandro Valverde: 20 ordu 41′ 25″
- Alberto Contador: 17 segundora
- Ion Izagirre: 21 segundora