Korrika argitu du egunak Goierrin
Goizeko ordu txikietan Goierriko hamar herri zeharkatu ondoren, egunsentiarekin batera itzuli da 20. Korrika Goierrira, Tolosaldetik bueltan. Larraiztik behera, Gaintzako bidegurutzean hartu dute lekukoa Goierritarrek, goizeko 06:30ean. Zaldibiarren txanda izan da hurrena, eta handik, Ordizia, Lazkao, Olaberria, Idiazabal, Segura, Mutiloa, Zerain, Aztiria eta Legazpi zeharkatu dituzte zirkorrikalariek. Bidean zehar, Ataungo, Zegamako eta Gabiriako herritarrek ere hartu dute lekukoa. Udanako portua igota, Debabarrena aldera jarraitu du Korrikak. Bihar bukatuko da, Iruñean.