Goierriko zirkorrikalariek ilusioz eta euskaraz bete dituzte herri eta kaleak

Ordu txikiak izan arren, oso jendetsua izan da 20. Korrikaren Goierriko lehen pasaera. Ordubiak jotzeko minutu gutxi falta zirela sartu da Korrika Deskargako gainetik barrena, eta Legorreta igarota Tolosaldeari pasatu dio lekukoa Goierrik 05:00ak aldera. Tartean Urretxu-Zumarraga, Ezkio, Itsaso, Ormaiztegi, Beasain, Ordizia, Arama eta Itsasondo zeharkatu dituzte Goierriko zirkorrikalariek.

Goierrira 06:30ak aldera itzuli da atzera 20. Korrika, gaintzarren eta zaldibiarren eskutik. Azken horiek ordiziarrei eman diete lekukoa, eta herrian itzulingurua eginda, Lazkao aldera hartu du Korrikak Lazkaibardik barrena. Lerro hauek idazterakoan Olaberrira bidean da, dagoeneko egun argiz.

Idiazabal, Segura, Mutiloa, Zerain eta Aztiriatik (Gabiria) igaroko da segidan, legazpiarrei txanda emateko. Udana gainean oñatiarrei lekukoa eskuz esku pasatuta agurtuko dute goierritarrek 20. Korrika 11:30ak aldera.

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend