Zumarragako Trikitixako Joxe Urteaga hil da
Atzo Zumarragako Trikitixako Joxe Urteaga hil zen, 90 urterekin. Urteagak mutikotan ikasi zuen soinua jotzen, Joxe Migel Ormazabalekin, eta 13 urterekin egin zuen debuta Zumarragako Trikitixan Joxe Oria bere osabarekin.
Atzo Zumarragako Trikitixako Joxe Urteaga hil zen, 90 urterekin. Urteagak mutikotan ikasi zuen soinua jotzen, Joxe Migel Ormazabalekin, eta 13 urterekin egin zuen debuta Zumarragako Trikitixan Joxe Oria bere osabarekin. Hamarkada luzetan poza eta alaitasuna eraman zituen Euskal Herriko txoko guztietara, bere anaiekin. Hileta elizkizuna bihar (astelehena) izango da, 19:00etan, Zumarragako parrokian.