Amaia Erbina Japonian da, Women Series-en parte hartzeko
Amaia Erbina errugbi jokalari ordiziarra Japonian da egunotan, Espainiako Errugbi 7 selekzioarekin. Bertan jokatuko den Women World Series txapelketako laugarren errondan parte hartuko du. C taldean ariko da Espainia, Kanada, Ingalaterra eta AEBtako selekzioekin batera. Larunbatean izango dute estreinaldia, AEBtako selekzioaren aurka, 15:30ean (hemengo ordutegian).
Espainiako emakumezkoen errugbi selekzioak Hong Kong-en jokatutako sailkapen torneoan lortu zuen World Series-etarako pasea.