Gazte mailako Gipuzkoa Klasika egingo dute igandean Zegaman
Igandean gazte mailako Gipuzkoa Klasika txirrindulari proba egingo dute Zegaman. Maila handiko txirrindulariek parte hartuko dute, Trofeo Federacion sariko bigarren eta azken proba baita.
Sailkapeneko lehen lau postuetan Balear Uharteak, Gaztela-leon, Aragoi eta Gaztela-Mantxa daude. Andaluzia, Katalunia, Valentzia, Euskadi, Extremadura, Galizia, Madril, Murtzia eta Nafarroako selekzioek ere parte hartuko dute, Arabakoarekin eta Bizkaikoarekin batera. Gainera, Turismo Villanua, AMPO, Victor Alvaro Construcciones, Limousin Kartoiak, Ciclos Iturriaga, Portabicis.com, Ulma, Dyniu, Bazpi, Zerki-Gan, Augar, Atracciones Sanz, Pyrinees Atlantiques eta Aviron Bayonnais taldeek parte hartuko dute.
Txirrindulariak 10:30ean abiatuko dira Zegamatik eta 120 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Azken 45 kilometroetan Lierni, Atagoiti, Aztiri eta Barbari igoko dituzte. Azken hau, helmugatik bost kilometrora. Txirrindulariak 13:30ak aldera helduko dira Zegamara.
Azken urteetan, Gipuzkoa Klasikak dezentetan bisitatu izan du Goierri. 2015ean, Lazkaomendin (irudietan) bukatu zen lasterketa; 2013an berriz, Beasainen.