Itziar Albisuak bere lanen erakusketa jarri du Zarautzen
Itziar Albisua artista zumarragarrak bere margolanen eta eskulturen erakusketa jarri du Zarautzen. Albisuak berak azaldu duenez, “Manu Urbietaren bitartez” antolatu dute erakusketa hau, Zarauzko Lukas ardotegiak horretarako prestatua duen aretoan.

Bere lanetan, hasierako artelanak eta egungoak uztartu ditu, artistaren garapena agerian utziz. Hala, margolanei dagokionean, hasierako bi lan figuratibo jarri ditu, oleoan egindakoak, baina baita azken urteetako lan berriagoak ere. Keramika erabiliz egindako eskulturak eta baldosetan egindako margolanak ere ikusgai jarri ditu.
Aurrera begira ere margotzen jarraitu nahi du Albisuak. Horretarako estudio edo txoko bat badu, baina “lasaitasuna eta denbora” hartu nahi ditu proiektu horretan buru belarri hasteko.