Beasaingo BKL saskibaloi tal- dearen 50. urteurrenaren harira hilero antolatzen ari diren ekitaldien barruan, jokalari beteranoak izango dira oraingoan protagonista. BKL-n jokatu izan duten emakumezkoek eta gizonezkoek talde bana osatu dute eta bihar,...
Beasaingo BKL saskibaloi taldearen 50. urteurrenaren harira hilero antolatzen ari diren ekitaldien barruan, jokalari beteranoak izango dira oraingoan protagonista. BKL-n jokatu izan duten emakumezkoek eta gizonezkoek talde bana osatu dute eta bihar, Antzizar kiroldegian egingo dute debuta.
Goizean, 12:00etan, neskek jokatuko dute, Arrasateko (Gipuzkoa) Ointxe taldeko beteranoen aurka. Arratsaldean, berriz, 16:00etatik 18:15era, hiru tal-deen arteko txapelketa triangularra jokatuko dute gizonezkoek: Beasain, Ordizia eta Arrasateren artean. Talde guztien arteko afariarekin bukatuko dute jardunaldia.
50. urteurrenarekin jarraituz, maiatzean ekitaldi bikoitza egingo dutela aurreratu dute BKL-koek: Fernando Romay saskibaloi jokalari ohiaren hitzaldia eta saskibaloi gala.
Arri BKL-koen partida
Arri BKL-ko taldeei dagokionez, bi partida jokatuko dituzte asteburuan: batetik, igandean, 12:30ean, 3. mailako senior mailako taldeak Aloña Mendiren aurka jokatuko du, Antzizarren, eta, bestetik, 2. Nazional mailako mutilek, Sestaon (Bizkaia) jokatuko dute, bihar, 18:00etan.