Egunotan Ordizian agertutako pintaketak salatu ditu udalak
Ordiziako Udalak asteburuan Ordiziako kaleetan agertutako pintaketak salatu eta gaitzetsi ditu. Udalaren ustez, “horrelako ekintzek ez dute lekurik egungo gizartean, elkarbizitza oztopatzen” dutelako. “Garai berriek jarrera berriak eskatzen dituzte; pintaketa eta hiri-altzarien aurkako erasoak atzean utzi genituela uste genuen, baina zoritxarrez, horrelako ekintzekin, aurrera pausoak eman ordez, denboraren makinan sartu eta beste garai batzuetara itzultzen ari garela dirudi”. Asteburukoa bezalako jokabideak “atzean uzteko garaia” dela uste dute, “eremu publikoan egindako pintaketek herritar guztiengan baitute eragina”, udal ordezkariek diotenez.
Herri batean “askotariko iritzi eta pentsamoldeak” daudela diote, baina “elkarbizitza eta bizikidetzarekin batera, errespetuak izan beharko luke ukaezinezko oinarri eta printzipioa” udalaren arabera. Horren harira, “etorkizunera begira eraiki nahi dugun herri ereduaren inguruan hausnarketa” egitera deitu du Udalak