15 pertsonek eman dute izena Gurutze Santuko babes ofizialeko etxebizitzetan
15 pertsonek eman dute izena orain arte Gurutze Santun egingo dituzten babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko. Maiatzaren 15ean, 14:00etan, bukatuko da izena emateko epea. Horretarako, Urretxuko udaletxera jo behar da. 16
15 pertsonek eman dute izena orain arte Gurutze Santun egingo dituzten babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko. Maiatzaren 15ean, 14:00etan, bukatuko da izena emateko epea. Horretarako, Urretxuko udaletxera jo behar da. 16 pertsonek etxebizitza ordaindu dezaketela frogatzen badute, sustatzaileak babes ofizialeko 24 etxebizitza egingo ditu. Interesdunak Etxebiden izena emanda egon behar dira, 2017ko urtarrilaren 16a baino lehen. 2015eko abenduaren 1a baino lehenagotik Urretxun erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute.