Ostiralean hasi ziren Lazkaoko jaiak. Igande goizean bi pertsona atxilotu zituzten./A.Maiz
Lazkaoko jaietako lehenengo asteburuan, Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu. Igande goizaldean, 06:10ean, kaleko jantzita zebilen ertzaina batek 22 urteko bat atxilotu zuen, kotxea arriskutsu gidatzen ari zenean, eta edanda. Lazkaoko herri gunean, festetatik erretiratzen ari zen jendearen erdian, gehiegizko abiaduran eta irteera bizkorrak egiten ari zen atxilotua, Segurtasun Sailak esan duenez. Geratzeko esan zion ertzainari ez ziola kasurik egin, eta “kontrolik gabeko azelerazio” batean kolpatzeko zorian izan zela ere badio oharrak. Bide segurtasunaren aurkako delitu bat leporatu diote.
Bestetik, ordubete geroago, 07:20an, San Inazio auzunean, 18 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak, lapurreta egitea leporatuta. Etxe batetik bizikleta bat ostea leporatu diote. Lorategira salto egin, eta bizikleta lapurtu zuen handik. Ondoren, hainbat gazte aparkatuta zegoen kotxe bati kolpeka ari zirela abisu eman zuten bizilagunek. Espaloiko baldosa batekin joka, kalteak eragitea ere leporatu diote atxilotuari.