Itsasondoko Kirol Asteak ekintza ugari ekarriko ditu
Kirolak gure bizi kalitatean duen garrantzia eta osasunari dakarzkion onurak kontuan izanda, Itsasondoko Udalak, Kirolaren astea antolatu du eta aste honetan egingo dute. Horregatik, aste osoan zehar, hainbat kirol ekintza antolatu dituzte.
Bihar egingo da Itsasondoko kirol astearen barruan antolatutako lehenengo ekintza. 17:00etan Ttipi Ttapa herrikoia egingo dute. Itsasondoko plazatik heldu zein haur elkartuko dira elkarrekin ibilaldia egiteko.
Etzi, asteazkena, 18:30etan Oihana Kortazar mendi lasterkariak hitzaldia emango du, Itsasondoko kultur gunean. Goi mailako kirola, prestakuntza eta elikadura osasuntsua izango ditu hizpuide, bai eta bere ibilbide eta esperientzia pertsonala ere bai.
Kirol astearekin amaitzeko, igandean, apirilak 30, oizeko 08:30etan Itsasondoko plazatik abiatuta Aizkorrira mendi irteera egingo dute. Parte hartu nahi dutenek , aldez aurretik izena eman beharko dute Lurdesen dendan eta Kaxintanen.