Guske eskolaren 35. urteurrenean erakustaldia eta ikastaroa egingo dituzte.Maila goreneko sensei izango dira Antzizarren, larunbatean eta igandean.
Shoronji Kempo arte martzialaren topaleku bilakatuko da asteburuan Beasaingo Antzizar kiroldegia. Goierri-Urola Shorinji Kempo Eskolaren 35. urteurrena ospatzeko, nazioarte mailako erakustaldia eta ikastaroa antolatu dituzte, Nazioarteko Kempo Elkartearen (IKA) babesean.
Shorinji Kempon esperientzia eta gradu altuenak dituzten senseiak edo maisu nagusienak gonbidatu dituzte Beasainera, arte martzial horren sorterria den Japoniakoak, hain zuzen ere: Tameo Mizuno, Takaaki Ito, Junhashi Yoshinaga eta Yasue Kadowaki. Suitzako eta Erresuma Batuko beste hainbat irakasle ere etorriko dira: Bazz Smith, Richard Jarman eta Mike Sadler. Ika-ko lehendaria da Sadler. Guske eskolako kirolariek hartuko dute larunbateko eta igandeko parte ikastaroetan; Lazkaokoak, Zumarragakoak, Ordiziakoak, Beasaingoak… Kiroldegira joanez gero, ikastaroak ikusteko aukera izango dute herritarrek.
Erakustaldia
Dena den, herritarrentzat erakargarriena izango den momentu nagusiena, larunbatean,11:30ean izango da. Aurkezpen ofizialaren ondoren, munduko herrialde desberdinetako adin desberdinetako 280 Shorinji Kempolarik erakustaldia eskainiko dute.
Egitaraua
- Ostiralean. 21:00. Ongi etorria eta mokadutxoa, Aitz zorrotz elkartean.
- Larunbatean. 09:30. Nazioarteko ikastaroaren hasiera. Agurra eta senseien aurkezpena. 09:40. Chinkongyo edo meditazioa. 09:50. Entrenamendua eta erakustaldiaren prestaketa. 11:30. Erakustaldia eta talde argazkia. 14:30. Bazkaria. 15:30. Filosofia. 16:00. Entrenamendua. 18:30. Bukaera. 19:00. Nazioarteko Kempo Elkartearen (IKA) bilera. 21:15. Afari berezia.
- Igandean. 09:30. Chinkongyo edo meditazioa. 09:40. Entrenamendua. 13:00. Bazkaria. 15:30. Filosofia. 16:00. Entrenamendua. 17:30. Opari banaketa, eskerrak eta bukaera.