Ordiziako osasun zentroko ardura postu baterako ez dute euskaraz hitz egiteko gai den profilik eskatu
Osasungintza Euskaraz taldeak sare sozialetan zabaldu duenez, Osakidetzak Ordiziako Osasun Zentrorako egindako lanpostu deialdi batean ez dute euskaraz egiteko gaitasuna frogatzen duen hizkuntza profilik eskatu. Goierri-Urolako ESIk kudeatzen duen postua da, eta Ordiziako Lehen Mailako Arreta unitateko buruari dagokio.
Lan deialdia jasotzen duen dokumentuak 2. hizkuntz profila (B2) aipatzen du, baina “derrigorrezkotasun datarik gabe”. Osasungintza Euskaraz taldetik zehaztu dutenez, “hori eskatuko balute, gaitzerdi, baina ezta hori ere”. Ordiziako lanpostu deialdiaren kasua, “tamalez zabalduta dagoen praktika” dela ere azaldu dute.
Euskararen 2. hizkuntz profilak, “ama hizkuntza euskara dutenei ulertzeko gai” izatea jasotzen du, baina ez euskaraz hitz egin edo elkarrizketa bat euskaraz mantentzeko gaitasuna, euskal hiztunekiko “gertutasuna” erakusteaz edo “esapide batzuk” erabiltzeaz haratago.
Lanpostu publikoen eskakizunetarako, 3. eta 4. mailako hizkuntza profilak ere badaude; horietan, euskaraz hitz egin ez ezik, dokumentuak eta agiriak euskaraz idazteko gaitasuna ere aitortzen da.
Lehendik ere izan dira antzeko salaketak Goierrin, Osakidetzako medikuek ez zutelako zerbitzua euskaraz eskaintzen, edo hizkuntza urraketak izan direlako: