Urretxuko plazako Gernikako Arbolaren ondorengo bat bota egin dute
Urretxuko Udalak Iparragirre plazako Gernikako Arbolaren ondorengo bat botatzea erabaki du, lorezaintza lanez arduratzen den Elai enpresak hala gomendatuta. Udaletxeko plazan Gernikako Arbolaren hiru ondorengo daude. Bi aspaldikoak dira eta
Urretxuko Udalak Iparragirre plazako Gernikako Arbolaren ondorengo bat botatzea erabaki du, lorezaintza lanez arduratzen den Elai enpresak hala gomendatuta. Udaletxeko plazan Gernikako Arbolaren hiru ondorengo daude. Bi aspaldikoak dira eta bestea trantsizio garaikoa. Bi zaharrenetako bat oso gaixo zegoen, lehortzen ari zen, urtebete besterik ez zitzaion gelditzen eta botatzea erabaki dute. Hala, gazteak toki gehiago izango du hazteko.