Ainhoa Garmendia eta Pello Ramirez goierritarrak, 'Artxipielagoa' proiektuan
Bost artistak, kantari batek, bertsolari batek eta hiru musikarik osatutako proiektua da Artxipielagoa. Bertan, narrazioa, kantua, bideo-proiekzioak, bertsoa eta musika uztartuko dituzte. Artista horien artean bi goierritar daude Ainhoa Garmendia soprano legorretarra eta Pello Ramirez txelo eta soinu jotzaile ordiziarra. Haiekin batera ariko dira Garikoitz Mendizabal txistularia, German Ormazabal piano jolea eta Andoni Egaña bertsolaria. Belen Ibarrola artistaren irudiek osatuko dute saioa.
Ikuskizun berriaren estreinaldia ostiralean izango da, Iruñeko Baluarte antzokian. Bihar emango dute proiektuaren eta ikuskizunaren inguruko berri gehiago, eguerdian Iruñean egingo duten prentsa aurreko agerraldian.