Bealak taldea txapeldunorde, hiru etapako La Rioja Ultra trailean
Elena Calvillok irabazi du emakumezkoetan.
Bealak taldeak lasterketa berezia jokatu du asteburuan Errioxan: hiru etapako La Rioja Ultra Traila. Emaitza onak lortuu dituzte: batetik, Elena Calvillo emakumezkoetan lehenengoa izan da sailkapen orokorrean; bestetik, Asier Zubeldia, Javier Calvillo, Mikel Mujika eta Elena Calvillo laukoteak osatutako taldea, bigarrena izan da taldekako sailkapenean.
Lehenengo egunean, 13 kilometroko banakako erlojuz kontrakoa jokatu zuten Logroño inguruan; bigarren etapa Nalda herrian izan zen, 25 kilometrokoa; eta hirugarrena, San Millan de la Cogollan, 46 kilometrokoa. Asier Zubeldia 14.a izan da sailkapen orokorrean, Javier Calvillo 26., Elena Calvillo 33. eta Mikel Mujika 34..
Lehenengo etapa bakarrik ere egin zitekeen, eta Bealak-eko Sonia Ricok parte hartu zuen; 151 korrikalarik hartu zuten parte, eta 95. postuan bukatu zuen.