Irene Paredes PSGrekin, europar futbolaren goi mailan
Txapeldunen ligako final erdietan, PSGk 1-3 mendean hartu du Bartzelona, joaneko partidan. Paredes «oso gustura» dago Parisen, «asko jokatzen» ari baita
Irene Paredes futbolari legazpiarra Europako futbolaren goi mailan dabil, PSG taldearekin. Txapeldunen ligan fin ari da Pariseko taldea, eta asteburuan Bartzelona hartu dute mendean, final erdietako joaneko partidan. Berria egunkariari egindako adierazpenetan, PSGn «oso gustura» dagoela dio Paredesek, «asko jokatzen» ari baita. Frantziako liga irabazteko helburuak ihes egin badie ere, orain asmo guztiak Championsean dituzte jarrita.
Joaneko partidan, Bartzelonan, jaun eta jabe izan da PSG, eta etxeko taldeari 1-3 irabazi diote. Itzulikoa larunbat honetan jokatuko dute, 17:00etan, Pariseko Parc des Princes estadioan. Finalerdietako beste partidan, Manchester City eta Lyon ari dira, aurrez aurre; joanekoan, frantziarrak 1-3 nagusitu ziren. Emakumezkoen Champions Leagueko finala berriz, ekainaren 1ean izango da, Cardiffen (Gales).
Hemen Bartzelonaren aurkako partidaren laburpena:












