La Leze gaztandegia saritu dute Gourmet Quesos lehiaketan
Espainiar Estatu mailan egiten den gazta lehiaketarik garrantzitsuenetakoa da Gourmet Quesos jaialdia. Aurtengo irabazleen artean Idiazabal Jatorri Izendapeneko lau gaztandegi daude, eta horietako bat da La Leze. Ardi gazta zaharren sailean urrezko domina eta ardi gazta ketuetan zilarrezkoa lortu ditu Eli Gorrotxategi eta Jose Mari Jauregi goierritarrek Ilarduian (Araba) duten gaztandegiak.
Guztira, 606 gazta ezberdinek parte hartu dute lehiaketa horretan, eta 42 dastatzaile aritu dira epaimahaiko lanetan. La Leze gaztandegiaz gain, Ricardo Remiro, Jose Inazio Ugartemendia eta Jaio gaztandegia ere saritu dituzte. Laurak ere, Artzai Gazta elkarteko kideak dira. Sariak ostegunean emango dituzte, Madrilgo Gourmet Clubaren aretoan.
Idiazabal Jatorri Izendapenaren kontseilu erregulatzailea “oso pozik” dago bertako gaztagileek lortutako emaitza bikainekin, “garaipen zerrendetan onenen gisara hautatuak” izaten jarraitzen dutelaok eta horrek “kanpoan gure ekoizleen ahalegina, ilusioa eta lan ona” aitortzen dituelako.