'Kirtenberg' aldapa, Santikutz Klasikako erronka berria
Legazpiko Santikutz Klasikak 84. edizioa beteko du astelehenean. Urte horietan guztietan ikusi gabeko berrikuntza bat izango du: Mantxolatik barrena Atagoitira igoko dira txirrindulariak. Apenas 900 metroko igoera da, baina %12ko bataz-bestekoa duena, %21eraino iristen diren penditzekin. Igoera ikusgarria izatea espero da, eta sortu duen ikusminaren seinale da, aldapa horri ezizen bat ere jarri izana.
Kirtenberg ezizena jarri diote aldapa horri. Kirten fabrika batera zihoan bidea zen, eta hortik ‘kirten’ hasiera. Bukaerako ‘berg’ hori berriz, Belgikako probetako ‘horma’ edo igoera gogorrei ematen zaien izena delako. Dagoeneko klasikoa den proba bati arnas berria emango dio aldapa honek, eta bertan zaletu ugari biltzea espero dute antolatzaileek.
Legazpiko proba 09:30ean abiatuko da herrigunetik, eta 13:15ak aldera bukatuko da. Atagoitiko igoera 151. kilometrotik aurrera izango da.