Aritz Garmendiak eta Iñigo Marotiasek Ampo Ordiziako entrenatzaile karguan jarraituko dute
Wade Kelly australiarrak Altamirako aulkia utzi ondoren –haren laguntzaile gisa hasi zuten denboraldia–, OREko zuzendaritzak etxeko bi mutilengan jarri zuen lehen taldea gidatzeko konfiantza iazko azaroan, eta denboraldi txukuna osatu dute, nahiz eta ligako play-offetara sailkatzerik ez lortu. “Klubak oso balorazio positiboa egin du Garmendiak eta Marotiasek aurten egiten duten lanaz eta etorkizuneko kirol proiektua garatzeko OREren lehen taldearen gidaritzan berretsi ditu”. Klubak eskerrak eman nahi dizkie publikoki aurten egin dute lanarengatik eta “konfidantza osoa” adierazi nahi die etorkizunerako.
OREk joan zen astean baieztatu zuen Julen Goiak, Fernando Lopezek, Unai lasak eta Agustin Coby Delle Donnek datorren denboraldian taldean jarraituko dutela.
Aritz Garmendia eta Iñigo Marotias ordiziarrak izango dira Ampo Ordiziaren entrenatzaileak 2017-2018 denboraldian. Hala jakinarazi du ORE Ordizia Rugby Elkarteak ohar bidez.