GazteDitxa egingo dute maiatzaren 20an Zaldibian, Goierriko gazteen topalekua
Autogestioa, burujabetza, euskal kultura eta hizkuntza oinarri izango dituen GazteDitxa Goierriko gazteen topalekua egingo dute maiatzaren 20an Zaldibian Kantatzen hastera goaz… lemapean. Goierriko hainbat gazte taldek eta asanbladak elkar hartuta antolatu dute topaleku hori, 13 herritakoak guztira.
GazteDitxa. Egitaraua. Maiatzak 20
- 11:00: Herrien arteko herri kirolak: Ataun, Gabiria, Idiazabal, Lazkao, Ormaiztegi, Segura, Urretxu-Zumarraga, Zerain eta Zaldibia.
- 13:00: Bertso poteoa: Aratz Igartzabal (Gabiria), Eneko Araiztegi (Segura) eta Ane Beloki (Legazpi).
- 14:30: Bazkaria. Txartelak herrietan salgai. Menu beganoa ere izango da.
- 15:30: Bazkalondorena: Erein musika taldea (Legazpi)
- 16:30: Kale animazioa. Traka-Traka elektrotxaranga (Urretxu)
- 18:00: Kontzertuen hasiera: Altxa Gudari (Zaldibia), Zesura (Ordizia), Fumut (Lazkao), Otsein (Legorreta), Guri 5 (Gabiria), Inguma (Ataun), The Frankys (Idiazabal), Sukarra 37 (Beasain) eta Trikuharri (Zumarraga).