Batis Armendariz eta Mikele Arizkorreta, gaur eguerdian, udaletxeko balkoian. Arg. Asier Zaldua
Hasi dira Legazpiko santikutzak. Legazpiko Musika Bandak 150 urte bete dituela eta, taldeko kide zaharrenak –Batis Armendarizek 50. urte daramatza bandan– eta gazteenak –Mikele Arizkorreta– izan dute 2017ko jaiei hasiera emateko ohorea. Arizkorretak bertso bidez irakurri du pregoia euskaraz (“Garaia dugu gure jaietan ganoraz disfrutatzeko” izan da azken puntua) eta Armendarizek gazteleraz irakurri du testua, legazpiarrei festa onak igaro ditzatela opatuz. Festak hasi besterik ez dira egin. Kuadrilla-herri bazkaria egiten ari dira orain, 17:00etan X. Pilota Txapelketa Herrikoiaren finalak jokatuko dira, 19:30ean R Ke R elekrotxaranga ibiliko da kalez kale, eta gauean, 232:30ean, Gozategi 25 urte kontzertua izango da Euskal Herria plazan, Gure Esku Dagok antolatuta.
Santikutzak 2017. Pregoia
Kaixo legazpiar gazte eta heldu
kanpotar eta etxeko
gaur jai kolorez jantzita gatoz
beharrezko da tarteko
bi mila eta hamazazpiko
santikutzak ia hasteko
balkoi hontara etorri gara
pregoia aireratzeko
mende eta erdi ia gure bandak
bada zerbait ospatzeko
garai hartako doinuak orain
gogo handiz berritzeko
kalerik kale goaz soinuaz
zuei goza arazteko
garaia dugu gure jaietan
ganoraz disfrutatzeko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.