Gaur eta bihar, dendetako erakusleihoak paper beltzez estalita egongo dira, 'Horrelako herria nahi duzu?' galdera duen kartelarekin.
Beasaingo 170 dendetako erakusleihoak paper beltzez estali dituzte.
Bareak merkatari elkarteak
Ni naiz Beasain izeneko sentsibilizazio kanpainari ekin dio gaur. Beasaingo 170 denda baina gehiagok erakusleihoak paper beltzarekin estali dituzte, itxitako dendak irudikatuz. Paper beltzaz gain “
Horrelako herria nahi duzu?” galdera duen kartela itsatsi dute. “Dendarik gabeko herria erakutsiz, herritarrak hunkitu nahi ditugu. Beasaingo kaleak merkataritzak ematen dituen argia eta bizia gabe imajinatzea nahi dugu, bertako merkataritzaren garrantzia aldarrikatzeko”, diote Bareak elkarteko ordezkariek. Hainbat tabernek ere babesa eman diote kanpainari
“Nik Beasainen erosten dut, eta zuk?” mezua duen kartelak jarriz. Kanpainak Udalaren babesa du eta Bareak-eko bazkideez gain ez bazkideek ere parte hartuko dute.
Asteartean mezu positiboak
Asteartean paper beltza kendu eta horren ordez kanpainaren izena duten kartelak eta mezu positiboak dituzten kartelak jarriko dituzte. “Mezu hauen asmoa merkataritzak herriari egiten dion ekarpena herritarrei helaraztea da. Hau da, bertako ekonomia dinamizatzen dugu, lanpostuak sortzen ditugu, segurtasuna ematen dugu, bizia ematen diogu herriari, pertsona ekintzaileak gara, entzuten zaitugu…”.