Iratiko jatorri izendapeneko gazta.
Asteburuan Idiazabalen egingo duten Gazta Azokaren atariko moduan, gaztaren inguruko mahai-ingurua antolatu du udalak biharko. Euskal Herriko gaztaren hiru jatorri izendapenak bilduko dituzte bertan: Idiazabal, Irati eta Erronkarikoak, hain zuzen ere.
Jatorri izendapenak, zer eta zertarako dira? lemapean egingo dute saioa; asteazkenean izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.
Hiru emakume ariko dira hizlari. Idiazabal jatorri izendapenaren izenean, Miriam Molinak parte hartuko du. Erronkariko gaztaren izenean, Carmen Diaz de Cerio etorriko da, eta Iratiko gazta izendapenetik Pantxika Predaigne.