Kapela eta larrain dantzak egin dituzte Legazpin

Dantza horren jatorriari dagokionean, burdinoletatik datorrela uste dute adituek. Izan ere, oletan ohikoa zen ferroien kofradiek Gizon Dantza egitea. Burdinoletako ordezkariek Kapela Dantza egiten zuten, nonbait, ferroiek erabiltzen zuten kapelarekin egiten zelako. Dantza hori 1930eko hamarkadan desagertu zen, baina Sustraiak Dantza Taldeak berreskuratu egin zuen, eta 1996. urteaz geroztik, urtero egiten da. Lehen Santikutz Txiki egunez egiten zen, maiatzaren 4an, baina 2011. urtetik, Mirandaolako Egunaren bezperan egiten da.