Mieltxoren jaitsierarekin hasi dituzte San Migel jaiak Ezkion
Mieltxo eta Mieltxa pertsonaien jaitsierarekin hasi dituzte aurtengo San Migel jaiak Ezkion. Suziria botatzearekin batera jaitsi zituzten panpinak, eta umeek haiekin jolastu zuten gero. Txalaparta eta batukada doinuak ere izan zituzten festen aurreneko ekinaldian. Gauean berriz, Jon Gurrutxaga eta Keu Agirretxea bikoteak eta The Northagirres taldeak joko zuten plazan.
Gaur Goruntz taldearen dantza saioa (13:00), toka lehiaketa, triki-poteoa eta herri bazkaria egingo dituzte eguardira bitartean. Arratsaldean berriz, haur jolasasak (17:00), puzgarriak, txokolate-jana, eta haurren nahiz helduen karaokea izango dituzte; umeena 20:00etan hasiko da, eta larriena 23:00etan. Disko jartzaileak girotuko du gaua, musikaz.
Igande goiza berriz, VII. Izazpira Igoera mendi lasterketak hartuko du. 12:00etan hasiko da, eta 6,3 kilometroko bidea aldapatsua egin beharko dute korrikalariek.
Astelehenean ospatuko dute San Migel eguna. Meza (12:00), trikitilariak, ipuinak (17:00) eta Aratz Igartzabal eta Aitor Salegi bertsolariak (19:00) izango dira.