Senior, junior eta kadete neskek Lauko Finalak jokatuko dituzte.
Arri BKL igoera ospatzen.
Egun borobila izan zen larunbatekoa Arri BKL-ko gizonezkoen talde nagusiarentzat: berak Irungo Erroibide taldeari 53-59 irabaztearekin batera, Urretxun, Goierri taldeak Tabirako liderrari irabazi egin zion. Ondorioz, beasaindarrek zuzenean lortu dute Lehenengo Nazional mailara igotzeko txartela.
Jon Lekuona entrenatzailearen esanetan, «partida bukatzear zela, begirada guztiak harmailetara bideratzen hasi ziren. Han zeuden zaletu guztiak. Etxetik kanpo hainbeste zaletu joatea, denak kamiseta laranjaz jantzita, globoekin, turutekin… ikaragarria izan zen». Laster jakin zuten Urretxuko partidako emaitza Arrikoen aldekoa zela. «Hortik aurrerakoak nolakoak izan ziren asmatzea ez da batere zaila. Zoriontasuna eta festa giro. Baina hori gutxi balitz, Urretxuko emaitzak lagundu izan ez balu ere, goiko mailako emaitzak ere lagundu egingo zuten. Dena biribila atera zela esan daiteke», gaineratu du Lekuonak.
Lau urtean hirugarren igoera izan da beasaindarrentzat.
Senior neskek Lauko Finala
Senior mailako neskek ere denboraldi bikaina borobiltzeko aukera izango du asteburuan, Donostiako Bentaberri kiroldegian jokatuko den Lauko Finalean. Arri BKL-Nagusi Optikakoek 20:00etan jokatuko dute Bera Bera Gros taldearen aurka. Saskibaloi taldeak autobusa jarriko du jarraitzaileentzat.
Beste bi Lauko Final
Bestetik, junior mailako neskek, Arri BKL Indar taldeak Tolosan jokatuko du Lauko finala. Kadete mailako Arri?BKL Agirre Kirolak taldeak ere lortu du Lauko Finalerako sailkapena. Oraindik zehaztu