Izaro Rubio ordiziarrak irabazi du Zarauzko Herri Lasterketa
Izaro Rubio korrikalari ordiziarrak irabazi du Zarauzko Herri Lasterketa. Atzo egin zuten 8,5 kilometroko proba, eta denera 142 lagunek parte hartu zuten. Rubiok, 34 minutu eta 55 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko; haren atzetik sartu ziren helmugan Lide Azkue zarauztarra eta Alicia Vetas errenteriarra.
Gizonezkoetan, Ander Sagarzazu donostiarra izan zen azkarrena, 28:26ko denbora eginda. Ibai Alba hernaniarrari 53 segundoko aldea atera zion, eta Guillermo Vahl zarauztarrari, 3:07ko aldea.
Ordiziatik korrikalari ugari joan ziren taldean Zarauzko proban parte hartzera. Egoitz Iztuetak, esaterako, 8. postuan bukatu zuen proba gizonezkoetan.