Segura-Zerain proban biek podiumeko postuak lortu eta gero, Goierri Kopa Traileko sailkapenaren buruan daude Juanjo Igartzabal eta Elena Calvillo goierritarrak. Zumarragakoak 148 puntu ditu, Martin Diez segurarrak baino 12 gehiago. Emakumezkoetan berriz, Calvillok 8 puntuko aldea ateratzen dio Itziar Andueza beasaindarrari.
Goierri Kopa Sprinteko sailkapenean Gaizka Romero legazpiarra da lider berria; Asier Oiarbide idiazabaldarrari 46 puntuko aldea ateratzen dio. Emakumezkoetan berriz, Nerea Rosado zegamarra jarri da lider, 132 punturekin; bigarrenak, Ainhoa Matxinandiarena ordiziarrak baino 46 puntu gehiago.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.