Zuhaitzaren Soinuaren urtebetetze festa gogoangarria
Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa txalapartari taldeak 25. urteurreneko festa ospatu zuen larunbatean Labeaga aretoan. Azken 40 urte hauetan txalapartak Urretxu eta Zumarragan osatu duen ibilbideari buruzko dokumentala aurkeztu zuten eta ondoren
Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa txalapartari taldeak 25. urteurreneko festa ospatu zuen larunbatean Labeaga aretoan. Azken 40 urte hauetan txalapartak Urretxu eta Zumarragan osatu duen ibilbideari buruzko dokumentala aurkeztu zuten eta ondoren kontzertu bat egin zuten. Andoni Salamero poetak, Lurra eta Irrintzi dantza taldeek, Gorka Hermosa akordeoilariak, Iban Nikolai albokariak eta Ane Aierbe pandero-jotzaileak parte hartu zuten.
Labeaga aretoa bete egin zen eta txalapartariak oso gustura daude. “Oso hunkigarria izan zen. Guk espero baino hamar aldiz politagoa. Dokumentalaren izenburua Uhinak da eta Labeaga aretoan energia uhinak egon ziren. Lagunez inguratuta egon ginen eta eskerrak eman nahi dizkiegu musikari, dantzari eta ikusle guztiei. Beraiek gabe, ez gara ezer. Ez dugu ekimen berririk eskuartean, atseden hartu nahi dugu, eta lagun horien zerbitzura gaude. Beraien ekimenetan parte hartzeko prest”, esan du Jesus Mari Dominguez Bullik.
Horra hor Gotzon Aranburuk prestatutako bideoa.