Juana Mari Zinkunegik 100 urte bete ditu
Juana Mari Zinkunegik 100 urte bete zituen atzo. Emakume hau Bidanian jaio zen eta Fermin Lasa urretxuarrarekin ezkondu zen. Ordutik, Urretxun bizi da. Bost seme-alaba izan zituzten eta zazpi biloba
Juana Mari Zinkunegik 100 urte bete zituen atzo. Emakume hau Bidanian jaio zen eta Fermin Lasa urretxuarrarekin ezkondu zen. Ordutik, Urretxun bizi da. Bost seme-alaba izan zituzten eta zazpi biloba eta zortzi birbiloba ditu. Bederatzigarrena bidean da.
Udalak eta aldundiak lore sortak oparitu zizkioten eta igandean familia osoarekin ospatuko du urtebetetzea. 30 bat lagun elkartuko dira. Osasunez oso ondo dago eta urtebetetzea ospatzeko gogo handia du. Hiztun ona da eta idaztea ere gustatzen zaio. Horra hor bere mendeurrena dela eta idatzi duen testua.