Secundino Esnaola musika eskolako ikasleen entzunaldiak
Atzo, Secundino Esnaola musika eskolako ikasleen entzunaldiak hasi ziren. Lehen kontzertua piano ikasleek eskaini zuten. Maiatza osoan zehar egongo dira emanaldiak. Guztiak Legazpi dorretxean izango dira, 19:00etan, hilaren 26koa ezik.

Gaur biolin ikasleek joko dute, bihar gitarra klasikokoek, ostiralean abesbatzak abestuko du eta larunbatean musika hezkuntza goiztiarra ikasten dutenen txanda izango da. Datorren astean beste bost emanaldi egongo dira: astelehenean biolontxelo ikasleek joko dute, asteartean trikitilariek, asteazkenean oboe eta klarinete ikasleek, ostegunean txistulariek eta ostiralean gitarra klasikoa jotzen ikasten ari direnek.
Maiatzeko laugarren astean lau emanaldi egongo dira: hilaren 22an metal eta saxofoi ikasleek joko dute, 23an kantu ikasleek, 24an perkusio ikasleek eta 26an gitarra elektroniko taldeek. Azken emanaldi hau Zelai Arizti parkean izango da. Bukatzeko, hilaren 29an flauta ikasleek joko dute.