Apirileko egutegiaren lehiaketako irabazlea Igone Martinitz-Albeizko izan da
50 euroko txartela jaso du jada, asmatu beharreko txokoa Hari Tumulua edo Igloo izan da
Igone Martinitz-Albeizkok irabazi du apirileko egutegiaren lehiaketako saria. 50 euroko txartela jaso du Legazpiko jatetxeetan erabili ahalko duena. Lehiaketan asmatu beharreko txokoa, apirileko egutegiaren irudiari dagokiona, Harri tumulu edo Igloo izenarekin ezaguna dena izan da. Brinkolako Guriditegi auzotik abiatuta, Plaxentxi izeneko txabolara doan ezkerreko pista hartu eta 250 bat metro egin ondoren, bi txabolen parean dagoen ezkerreko pista hartu behar da. Burdin hesi bat igarota, zelaigune batera iritsi eta pista jarraitu behar da nahiz eta amaitzen dela dirudien. Mendi mugarri bat eta txabola baten hondakinak aurrean, 100 metro beherago harrizko kupula duen txabolarekin topo egiten da. Txabola hori da tumulua edo igloo-a.
Oraingoan, 22 erantzun jaso dituzte Legazpiko Udalean












