Ohitura osasuntsuei buruzko ikuskizuna, Jon Plazaola eta Ainhoa Sanzekin
Larunbatean, 17:00etan Urretxuko Labeaga aretoan, Minbiziaren Aurkako Elkarteak Zaindu zure osasuna ikuskizuna egingo du. Haurrentzako ikuskizun honetan Mariona txotxongiloak bizitza-ohitura osasuntsuak zeintzuk diren azalduko du. Ekitaldi honetan Jon Plazaola aktoreak,
Larunbatean, 17:00etan Urretxuko Labeaga aretoan, Minbiziaren Aurkako Elkarteak Zaindu zure osasuna ikuskizuna egingo du. Haurrentzako ikuskizun honetan Mariona txotxongiloak bizitza-ohitura osasuntsuak zeintzuk diren azalduko du. Ekitaldi honetan Jon Plazaola aktoreak, Ainhoa Sanz korrikalariak, Zumarragako Gazte Txokoak, Lurra dantza taldeak eta Urretxu-Zumarraga ikastolako abesbatzak parte hartuko dute.
Zaindu zure osasuna ikuskizunaren oinarria Marionak Plazaolarekin, Sanzekin eta Maider Sierra elkarteko teknikariarekin izango dituen solasaldiak dira. Hizketaldien artean, dantza eta kantu saioak egongo dira. Erretzaile pasiboa izatearen arriskuari buruzko bideo bat ere emango dute.
Ekitaldi honek lau helburu ditu: helduei haurrekin minbiziari buruz hitz egiteko tresnak ematea, gizartea gaixotasunari buruz sentsibilizatzea, bizitza-ohitura osasuntsuen berri ematea eta herritarren artean jarrera osasuntsuak bultzatzea.
Ikuskizun honen jatorrian 2015eko udazkenean egin zuten kanpaina dago. Tolosako Topic nazioarteko txotxongilo zentroko Marionarekin eta kultura munduko pertsonaia ezagunekin bost bideo grabatu zituzten, haurren artean ohitura osasuntsuak bultzatzeko. Kanpaina horrek arrakasta handia izan zuen. Orain, instituzio ezberdinen eskariari erantzunez, Zaindu zure osasuna ikuskizuna sortu dute. Ikuskizun hau Urretxun estreinatuko dute.