Aurten txapelketaren 10. urteurrena ospatuko dute, Legazpiko Gazteak elkartearen 15. urteurrena ere bai
Aurtengoa 10. ekitaldia du Legazpiko Gazteak kirol taldeak antolatzen duen Futbol7 txapelketak. Behin izen-ematea amaituta, gaur bilera egingo dute kultur etxean, 18:30ean.
Urtero bezala bileran txapelketaren nondik norakoak azalduko dizkiete txapelketan parte hartzeko izena eman dutenei. Horrez gain, taldeen arteko zozketa ere egingo dute. Aurten, bilerak ukitu berezia izango du 10. urteurrena dela-eta final egunak izango dituen aldaketen berri emango dutelako.
Txapelketa maiatzaren 20ean hasiko da larunbatarekin eta finala uztailaren 1ean izango da, larunbata hura ere. Txapeldunen saria Azpiekoetxe jatetxeak eskainitako afaria izango da. Lehen bi sailkatuek Attikok emandako saria jasoko dute. Gol gehien sartzen dituen jokalariak Ibargutxi kirol dendak saria emango dio eta Aiztonagako tigreei Ilinti merkatari elkarteak prestatuko die saria.
Gaurko bilera grabatu egingo dute Gattiken enpresako kideek eta parte hartzaileen artean elkarrizketak egingo dituzte. Material hori guztia final egunerako osatuko duten ikus-entzunezkoan erabiliko dute.
Legazpiko Gazteak elkartearen 15. urteurrena ere ospatzekoak dira aurtengoan