‘I puritani’ opera emango dute datorren asteartean Zelai Arizti aretoan
Datorren asteartean, 20:15ean, I puritani opera emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. 195 minutuko iraupena du eta atsedenaldi bat egingo dute. Sarrerek 7 euro balio dute, aldez aurretik erosiz gero,
Datorren asteartean, 20:15ean, I puritani opera emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. 195 minutuko iraupena du eta atsedenaldi bat egingo dute. Sarrerek 7 euro balio dute, aldez aurretik erosiz gero, eta 9 euro egunean bertan erosiz gero. Urretxu eta Zumarragako Operaren Lagunak taldekoek agerraldia egin zuten atzo emanaldi hau aurkezteko.
Zumarragan emango duten bertsioa Madrilgo Teatro Realen grabatu zuten. Tenorea Javier Camarena da, sopranoa Diana Damrau, baritonoa Ludovic Tezier, musika zuzendaria Evelino Pido eta eszena zuzendaria Emilio Sagi.
I puritani Vincenzo Bellini italiarraren azken opera da. 1835eko urtarrilean estreinatu zuen, Parisen. Bellini handik gutxira hil zen, 34 urterekin.
Istorioko protagonistak Elvira eta Arturo dira. XVII. mendearen erdialdea da eta Eskozian gerran daude. Alde batean puritanoak daude, Cromwell-en aldekoak, eta bestean erregezaleak, Estuardotarren aldekoak.
Bellini oso gazte irten zen Italiatik. Londresen arrakasta handia izan zuen eta ondoren Parisera joan zen. Bertan, Chopin eta Rossini ezagutu zituen.
I puritani bere lan ederrenetako bat da eta melodrama italiar on batek behar dituen osagai guztiak ditu: bi maitale gazte, baritono jeloskor bat, politika, zoramena… Oso obra zaila da sopranoentzat eta baritonoentzat.