Urretxuko Udalak sei lagun kontratatuko ditu igerilekuan lan egiteko
Urretxuko Udalak hiru sorosle eta hiru atezain-laguntzaile kontratatuko ditu uda honetan Pagoetako igerilekuan lan egiteko. Izena emateko epea hilaren 22an itxiko dute, 14:00etan. Kontratatuek %77ko lan-jardunaldia izango dute, ekainaren 10etik
Urretxuko Udalak hiru sorosle eta hiru atezain-laguntzaile kontratatuko ditu uda honetan Pagoetako igerilekuan lan egiteko. Izena emateko epea hilaren 22an itxiko dute, 14:00etan. Kontratatuek %77ko lan-jardunaldia izango dute, ekainaren 10etik irailaren 10era bitartean. Interesdunek, urretxu.eus webgunean aurkituko dituzte eskaera orriak eta oinarriak.