Zazpiko errugbiko Euskadiko Txapelketan ariko da Orkli Ordizia
Orkli Ordizia, Ordizi Rugby Elkarteko emakumezkoen taldeak 2016/17 denboraldi honetan hasi du bere ibilbidea, eta Euskal Ligaz gain, zazpiko errugbiko 7’s Series Euskadi txapelketan parte hartuko dute orain.
Txapelketa larunbatean jokatuko dute, 16:00etatik aurrera, Hernaniko Landare joko-zelaian. Guztira bederatzi talde ariko dira lehian: Avia Eibar, Hernani, Orkli Ordizia, Bera Bera Termas, Gernika, Durango-Uribe-Zornotza, Escor Gaztedi, La Unica eta Marzola La Rioja.
Txapelketa hiru jardunalditan banatuta jokatuko dute. Bigarren hitzordua hilaren 20an izango da Mungian, eta azken jardunaldia, hilaren 28an Eibarren.
Euskal Errugbi Federazioak bere poza azaldu du, “emakumezkoen zazpiko errugbia goraka” doalako. Hala, Ordiziak, Gernikak eta Bera Berak emakumezkoen taldea atera izana albiste ona dela diote, eta txapelketa honetan “bere lehenengo jarduera” izango dutela gogorarazi dute.
Erbina eta Cacho, nazioartean
Emakumezkoen errugbiari dagokionean, hainbat euskal jokalari nazioarteko lehiaketetan aritu direla ere azaldu du Federazioak. Amaia Erbina ordiziarra eta Enara Cacho lazkaotarrak, esaterako, hainbat lehiaketatan parte hartu dute, Espainiako Selekzioarekin.