Beasainek 2. B mailara igotzeko play offerako txartela lortu du, Portugaleteri 4-0 irabazita
Festa izan da nagusi gaur arratsaldean Beasaingo Loinatz futbol zelaian. Zaleez bete da Loinatz, Beasainen partida erabakigarria ikusteko. Izan ere, beasaindarrek beraien esku zuten 2. B mailako igoera faseko txartela eskuratzea, Portugaleteri irabaziz gero. Eta Urtzi Arrondoren mutilek ez dute hutsik egin: lehenengo 6 minutuan bi gol sartu dituzte, Claverrek eta Jon Anderrek; bigarren zatian beste bi gol sartu dituzte, Claverrek eta Jon Anderrek.
90 minutuak pasatu eta arbitroaren txilibitu hotsarekin batera lehertu da festa Loinatzen.
Astelehenean zozketa
Astelehenean, 16:30ean, egingo dute play offetako zozketa. Beasain laugarren postuan gelditu denez, bigarren postuan geratu den talderen baten aurka jokatuko beharko du. Hori bai, lehenengo partida, Loinatzen jokatuko dute, datorren asteburuan.
Arri BKL
Pasa den larunbatean Arri BKL saskibaloi taldeak lortu zuen lehenengo nazional mailara igotzea eta saskibaloi taldekoek atera dute ohorezko sakea, futbolariek egindako pasillotik pasatu ondoren. Amaieran, saskibaloi jokalariak zain zituzten futbolariei pasilloa egiteko.