Giro onean ari dira ospatzen San Isidro festak Eitzako auzotarrak
Eguraldia lagun, giro onean ari dira ospatzen Eitzako auzotarrak San Isidro festak. Goizean haurren pilota txapelketak, play station, futbolin eta ping pong txapelketak, eta sukaldaritza eta eskulan tailerrak izan dituzten
Eguraldia lagun, giro onean ari dira ospatzen Eitzako auzotarrak San Isidro festak. Goizean haurren pilota txapelketak, play station, futbolin eta ping pong txapelketak, eta sukaldaritza eta eskulan tailerrak izan dituzten txikienek. Helduek, berriz, toka txapelketa izan dute aukeran.
Arratsaldean, 16:30ean hasita, kros herrikoia eta 18:30ean herri kirol desafioa egingo dituzte. Bi talde lehiatuko dira arraunean eta giza-proban.
19:00etatik aurrera, berriz, musika izango da protagonista: 19:00etan Harla Horror taldeak joko du, 20:15ean eta 00:15ean Burrunba elektrotxarangak eta 22:00etatik aurrera Petti ta Etxeko Uzta eta Lie Detectors taldeek.
Bihar
Bihar ere, festa giroak jarraituko du Eitzan. 10:00etan txistulariek goiz eresia egingo dute, 10:30ean auzoko txalapartariek eta Zuhaitzaren Soinua taldekoek joko dute eta Goiargi abesbatzak 11:00etako mezan abestuko du.
12:30ean aizkora erakustaldia egingo dute Elorriaga aita-semeek Ugarteburu eta Esnaolaren aurka. 13:00etan Irrintzi taldea antolatutako Dantzari Txiki Eguneko haurrek auzoan dantzatuko dute. 18:00etan Irrintzik bere 50. urteurrena ospatzeko antolatutako erromeria egongo da eta 20:00etan Tudela Canta taldeak nafar jotak abestuko ditu.
San Isidro eguna
Festak astelehenean bukatuko dira, San Isidro egunean. 11:00etan meza eta ondoren auzoko jubilatuek hamaiketakoa egingo dute. 18:00etan pottokekin eta zezentxoekin jolasteko aukera egongo da eta 20:00etan trikipoteoa egingo dute.