
Beste urte betez, Ordiziak Erdi Arora egin du atzera, Erdi Aroko azokarekin. XXII. edizioa du aurtengoak. Gaur eta bihar, Ordiziako kaleetan 60 postutik gora jarri dituzte: artisauak, Erronkari eta Idiazabal gaztak, hestebeteak, mermeladak, txokolateak, larruz egindako produktuak, arropa, loreak, xaboiak, ukenduak, poltsa…
Ohi bezala, segizioak ere egin dituzte.
Biharko egitaraua
Bihar ere 11:30ean irekiko dituzte saltokiak eta tailerrak, eta ordu berean segizioa ere egingo dute Barrenatik aterata. Arratsaldean 17:30ean egingo dute eguneko bigarren segizioa. Ondoren, suaren inguruko ipuin kontaketarekin bukatuko da Erdi Aro azoka.